ZETAK
NON SARTU ZARA
["NON SARTU ZARA" abestiaren letra]

[1. Bertsoa]
Nekatu zait bizipoza
Idazten ari naiz baina
Gehiegi kostata
Lortu dut nahi nuen hura
Behar nuena galduz bidean
Katamaloren kantuetan
Betirako igerian
Ala urperatzekotan
Bi mila ta bederatzian
Melankolian

[Errepika]
Non sartu zara?
Non sartu zara?
Zorionaren sekretua betirako da?
Ala zabiltza izkutaketan jolasean?

[2. Bertsoa]
Lurra busti du ekaitzak
Artaakargo bordara hamaseigarren buelta
Bizkar-zorroa gainezka
Ametsen zama, paradojikoa
Gaztetako mendibidean
Amildu zait zerua
Amildu zait mundua
Irailak zazpi ditu baina
Zein luze doan
[Errepika]
Non sartu zara?
Non sartu zara?
Zorionaren sekretua betirako da?
Ala zabiltza izkutaketan jolasean?

[Zubia]
Eta udazkеnekin ulertuko dugula
Hori baino eztеla bizitza
Egunik onenean nostalgia urdin bat
Bestetan bakardadea

[Errepika]
Non sartu zara?
Non sartu zara?
Zorionaren sekretua betirako da?
Ala zabiltza izkutaketan jolasean?