Olaia Inziarte & Olatz Salvador
Behe Klasekoa
["Behe Klasekoa"-ren letra]
[1. Bertsoa: Olaia Inziarte]
Ez dut inoiz ukatuko zer den
Honaino ekarri nauena
Ez dut inoiz atzenduko nor zen
Aingerutzat ninduena
Ostatu zahar baten txokoetan
Denetatik ikusten hazia (-en hazia)
Aukeratu ahal izango banu, xuria
Izanen zen nere zaldia (Nere zaldia)
[Leloa: Olaia Inziarte]
Behe klasekoa izatearen konplejurik bat ere ez
Erdara traketsean mintzatzearena ere ez
[2. Bertsoa: Olatz Salvador & Olaia Inziarte]
Ondokoak mires eta ni ez
Kondena amaigabea (Ah, ah, ah-ah)
Gorrotoa kudеatuko dut
Mataisunak izan dezan berak baino leku hobеa
Ama ez dut ezagutzen ere
Koadernoaren barren aldean
Beretzako hobe bada holan, egin nahiago nuke
[Leloa: Olatz Salvador]
Behe klasekoa izatearen konplejurik bat ere ez
Erdara traketsean mintzatzearena ere ez
[Zubia: Olaia Inziarte]
Galtzerdi-zulatuek istorio hobeak dituzte, baina
Entzule onez eskas gaude
[3. Bertsoa: Olaia Inziarte & Olatz Salvador, Biak]
Eta kontuz ibili gainontzekoen min horrekin, min horrekin
Mina baino lehenago, bertzeena delako (Oh-oh, oh-oh)

Mina baino lehenago, bertzeena delako