Anestesia
Oihartzuna
Poesia, poesia-apologia
Polizia, pikoleto eta CIA
Hitz dantza, zalantza, ideien arrantza
Lirismoa edo terrorismoa

Hitzak bilduz egiten da hizkuntza
Hitza kenduz behartu heriotza
Ilegal, anormal, anadate al loro chaval
Ixildu hasi aho zabal

Orain galdetzen didazue
Behingoz ixildu ote naizen
EZ! da nire erantzuna
Entzuten al duzue oihartzuna?

Terrorista-artista, artista-terrorista
Zuen izen guztiak daude nire listan
Arma arima, bihotza munizioa
Odol beroz kargatua

Ezin hitzegin ta ezin ixildu
Ta ezin mingaina txulora sartu
Hil ala erahil, pipa edo garrote vil
Ez al dago beste aukerarik?

Orain galdetzen didazue
Behingoz ixildu ote naizen
EZ! da nire erantzuna
Entzuten al duzue oihartzuna?
Entzun ezazue oihartzuna

Orain nire poesia
Tinta gorriz idazten dut
Mezuaren norabidea
Inoiz baino hobeto apuntatuz

Oihartzuna