Itzal baten urratsek
Isilarazi ditu
Gauaren hasperen hotsak;
Iheslariaren arnasestuak
Beldur lotsatiz bete ditu
Basoko zidor laiotzak
Korrika doa mundutik ihes
Bere begiek isurtzen duten
Malko bakoitzaren baitan
Oroitzapen mundu zabala
Anpuluen itsasora
Orain iraganeko itzal bat da
Gaua da bere mundua
Izkutua bere babesa
Haizeak bakarrik daki
Boladan eramandako malkoen jatorria;
Ilargiak bakarrik
Gerizpearen lorratzek
Noiz amaituko duten bere bidea
Korri iheslari
Zoaz gauaren babesean
Bere mantu beltzak zaitu zainduko
Eta ametsen ortzemugaren heltzean
Izar berri bat dizu zeruan piztuko