Numen
Gaua Gauekoentzat...
Eguneko erregeak bere
Azken arnasa botatzean
Gaueko erregina gudari
Dizdiratsuz zipriztindutako
Zeru beltzean barrena
Abiatzen da

Gau hegaztien urrubiek
Naturaren barrunbeetako
Izakiak esnatzen dituzte
Haizearen uluruekin lausoturiko
Inguru ilunetatik atereaz

Erreinu beltzaren gerizpe
Ilunak gaua gutxiesten duten
Dohakabeen bila doaz

Gauak eta bere isiltasunak
Iluntzen dizkie begiak
Bakardade izkutuan
Bera da bizi garen mundu hau
Iluna denaren lekuko

Gaueko-ren ahalmena
Desafiatzera ausartzen
Den ezjakina galdurik dago
Ilargipean isladaturiko
Itzala ikustean
Gaueko jabetuko da
Haren arimaz