Numen
Eskualdunak
Ihesi doa denbora
Amaigabea haizearen bidaia
Errekastoen urak geldiro
Darrai...

Gure herria bere jaiotzean
Emankortasunaren aberastasuna
Aurkitu zuen ibai zabala izan zen

Gure arbasoen jatorria
Hitza eta keinuaren
Asmamenaren arteragokoa da

Gure arbasoen aita
Lurreko lehen izakien artean
Eskualdunak

Naturako basa piztietatik bereiztuz
Adore eta asmamenez baliatu zena
Eskuen ahalmena erdietsiz
Eskuen eta keinuen arteko
Hizkuntza jokoari eskuera deitu ziona
Bere izateriaren lehen garailea
Bera lehen eskualduna