Anestesia
Gorrotoaren Ahotsa
Minak itsutzen nau
Sentimendu indartsu bat
Nere ekintza guztiak
Gidatzen ditu

Gorroto itsu halakoa
Ezin barnean gorde

Zentzudun pentsamenduek ez dute tokirik
Ikuspegi zorrotza, nora zuzendu jakin behar

Gorrotoaren ahotsak hitzegin dit
Ezin jaramonik ez egin

Gau ta egun bere menpean nagoen unea heldu da
Patuak ezarri didan gorrotoan murgildurik
Baina orain nik badakit, bai, badakit zer egin

Bere ahotsa entzuten dudan bakarra da

Zentzudun pentsamenduek ez dute tokirik
Ikuspegi zorritza, nora zuzendu jakin behar

Gorrotoaren ahotsa entzuten dudan bakarra da
Gorrotoaren ahotsa, ikuspegi zorrotza
Nora zuzendu jakin behar