Anestesia
Gatibutasunean
Animaliak gatibutasunean

Ormigoizko mugak buru mugek eutsita
Kate ikustezinak hausteko zailenak dira
Hamsterrak beraien gurpilean bezala
Sena gatibutasun egoerara moldatzen
Beti korrika inora ez heltzeko
Urrezko erbi bat zakur lasterketan
Helmuga artifizialen argazkiei begira
Emankortasunaren amarruan erorita

Mugaren barrenean
Lurra ukitu ezean
Arnasa ezin hartzean
Gatibutasunean

Bere burua atxilotzen duen animali bakarra gara