Anestesia
Biktimak
Ikusmenak jasan behar izaten ditu
Datozkigun milaka irudi
Belarriak hitzez betetzen ari dira
Gainezka egiteko zorian, baina hemen

BIKTIMAK
Ez dira hitz egiten dutenak
Hemen
BIKTIMAK
Ixilik daude

Gertakizunen ezagutarazte ustela
Poterearen filtro zikinak
Egiaren bila joateko bidea
Oztopoz dago beteta, eta orduan

Sinismen isilaren aurka
Kontrainformazioa

Biktimen papera aldatu dezagun
Eta hitzaren bila borrokatu
Bidea irekitzeko ez da beranduegi
Bultzatuz lortuko dugu, baina oraindik

Bidea ireki bultzaka
Hitzaren indarra erabiliz
Oraingo honetan biktimak
Laister izango dira hitzegiten dutenak