Anestesia
Tantaka
Iluna zena beltza da
Epela zena beroa
Eta euri tantak
Uholde bihurtu dira
Uholdea iritsi zen
Gaueko iluntasunean
Egunak beti argitzen du ordea
Beti da norbait flotean

Eta horiek izango dira
Tantaka, tantaz tanta
Uholde guzti guztia
Itzuliko dizuetenak

TANTAKA

Etorkizuna beltza da
Haien urrea bezala
Askatasuna lortzeko
Askatasuna eman behar
Iada ez dago ezer galtzerik
Bizitzeko beharra baizik
Eta indarrak borrokatzeko
Eguzkia itzal ez dadin

Eta horiek izango dira
Tantaka, tantaz tanta
Uholde guzti guztia
Itzuliko dizuetenak

Jeitsi zeruetatik uretara
Tantaz tanta
Zuen uholde guztia
Jaso behar duzue eta

Tantaka, tantaka ,tantaz tanta...
Zuen uholde guztia
Bueltan itzuliko zaizue
Tantaka, tantaka

Eta zuen ur berberetan
Itoak izango zarete
Tantaka, tantaka ,tantaka, tantaz tanta

Zuen uholde guztia
Bueltan itzuliko zaizue
Tantaka, tantaka

ITOKO ZARETE ITOKO ZARETE
ITOAK IZANGO ZARETE
TANTAKA