ZETAK
Hegan
Izan ginen desastre bat
Iparrik gabeko mapa zahar bat
Zu nigan ta ni zugan

Zirriborro bat, deskarte zikin bat
Laboaren orrietan
Behe-lainoan galdutako hitzak
Baina...

Hegan, egin genuen hegan
Kantauri itsasotik ikus mugetara, hegan

Izan ginen kaos hutsa
Laurhogeita hamarreko bi bala
Ibilbide gaiztotuaz

Akorde bat, akorde minor bat
Inork entzun ez zuena
Arrano bat zaurituta airean
Baina…

Hegan, egin genuen hegan
Kantauri itsasotik ikus mugetara, hegan

Ta jarri ginen hego-haizearen esanetara
Ekaitza hastear zela
Ekaitza hastear zela
Begiak itxi ta azken besarkada bat
Erori bitartean
Erori bitartean

Hegan, egin genuen hegan
Kantauri itsasotik ikus mugetara, hegan