["ARALARKO DAMA" abestiaren letra]
[Intro]
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
[1. Bertsoa]
Ihintzak busti du basoa
Amazeye
Etxejaunak ihesi ilargi argitan
Amazeye
Adarraren deia ta lamien kantuak
Debekatuta Nafarroan
Haren izenean
Baseliza bat eraiki dute Egiarretan
Amazeye
[Errepika]
Ahaztuko badira kantuak
Arbasoen kontakizunak
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
[2. Bertsoa]
Urederra gorriz tindatu da
Amazeye
Zezengorriaren zauri emaria
Amazeye
Basurdekumeak dira noraezean
Orbaizetako karriketan
Ta xoxoak hegan
Kanpaiak ozеn entzuten dira Amezkеtan
Amazeye
[Errepika]
Ahaztuko badira kantuak
Arbasoen kontakizunak
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
[Zubia]
Iruzki-sartzien galtzen den itzela
Hortan biyurtuaa
Mendetan ta mendetan
Siñistetu duun guzia
[Errepika]
Ahaztuko badira kantuak
Arbasoen kontakizunak
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da
Ahaztuko badira kantuak
Arbasoen kontakizunak
Aralarko dama eroriko bada
Nafar lurretan izango da