Anestesia
Bidea
Utopia mugiarazteko dela
Pausuak emateko arrazoia
Baina helmuga baino garrantzitsuagoa
Da jorratzen dugun bidea

Bidea bizitza da
Unean uneko sentipenak
Arreta gehiago behar duelako
Aurkitzen denak bilatzen denak baino

Dugunaz konturatu gabe
Beste aldera begira
Helmugak bukaezinak dira
Bidea amaitzen den artean

Bidea garrantzitsuagoa da