Anestesia
Jainko zakildunak
Aurpegia estaltzera beharturik
Haurrak erditzeko soilik
Zapalduta zeuden eta
Orain nehi dituzue hilik

Betiko moduan jarraituz
Aurrera beharrean atzeruntz
Erlijioa lege egin eta
Eskubideak bortxatuz

Profetaren hitzak sobera
Escriva-ren obraren modura
Jainko zakildunak
Eme errudunak

Gizonezkoen grinak asetzeko
Sexu eskubideak ukatzen
Heriotz zigorra onartzeko
Katixina berriak asmatzen
Ekialde edo mendebaldean
Jainko guztien nahia ageri
Guztion erruak epaitzean
Adan zintzoa, Eba pekatari