Ahots Hari

["Ahots Hari" abestiaren letra]

[1. Bertsoa: Olatz Salvador]
Gaur martxoak hemezortzi
Eta portuak bi barku
Noiz erori da sabaia
Eta nola ez naiz ohartu?
Bizitzak eraman zaitu
Zeneraman lekuraino
Zerua ez dago argi
Zerua ez dago laino
[Errepika: Olatz Salvador & Rozalén, Ambas]
Aho uhalak nahi eta
Hain zabiltza aho ahul
Aho alokatu horrek
Egin zaitu ahots ahul
Eguzkiari uluka
Uluka hotz eta ahul
Aho ahul
Aho ahul

[2. Bertsoa: Rozalén]
Noiztik diozu hain ezkor
Guztia posible dela?
Noiztik duzu eztarrian
Itsasoaren sabela?
Iraganeko esaldiz
Geroaz ari bazara
Lekuz kanpo daude zure
Ahots korden koordenadak
[Errepika: Olatz Salvador & Rozalén, Ambas]
Aho uhalak nahi eta
Hain zabiltza aho ahul
Aho alokatu horrek
Egin zaitu ahots ahul
Eguzkiari uluka
Uluka hotz eta ahul
Aho ahul
Aho ahul
Aho ahul

More by Rozalén

All Rozalén songs →