Arranoaren Ahotsa

from Basoaren semeak (2004)
Argiz beteriko eguna

Bapatean ilundu da

Arranoaren ahotsak
Gudaren hasiera aitortu du

Mendian behera doaz borrokalari ausartak

Betiko itzaltzera etsaien bihotza



Aizkorak tente!

Arnasa eusteke!

Etsai maltzurrari diote

Gudariek egin aurre!



Ezpata odolduen irudia

Begirada sakonaren samina

Bapatean dut sentitu

Altzairu hotzaren zirrara



Mila irudi dira iragan bihurtzen

Heriotza dut izan anai

Iluntasuna zaindari

Euri, su, lur, haize

Non nahi izango nauzue!

More from Basoaren semeak (2004)

More by Numen

All Numen songs →