Isiltasunaren Hots Hutsa

from Numen (2007)
Bizitza erazten duen iriztuak

Zeruaren ispilua apurtu du

Heriotzaren aurrean belaunikatzeko
Gauzatu da gaua betikotasunean

Behelainoa eta ezereza

Denboraren iluntasunean nahastu dira

Ipar Haizearen ezpata hotzak

Baso eta ibaiak izoztu ditu

Bere eztenkadaren aintzinean

Bakardadean pausatzen diren gauak...

Elur maluetan galtzen den zeruaren negar aiena...

Isiltasunaren hots hutsa...

Ilargi betearen begiradak

Behelainozko itsaso marduletan islatzen du

Mendi tontorren itzalaren samindura

Basoko zoko izkutuenean bizirik da Gaueko

Itzalen munduko gidari

Iluntasunaren jabea

Bere itzalaren babesean

Egunsentiaren ametsa gauzatu bitartean

Lurraren lotaldi sakona bilduko duena

More from Numen (2007)

More by Numen

All Numen songs →