Dimentsio galdua

from Ultra-Komunikatzen (2000)
Errealitatea argazkitan

Den dena bi dimentsiotan

Falta den hirugarren bat
Nonbaiten galdu ostean



Kartoizko betaurrekoak

Plastiko gorri-urdinaz

Ikusi ahal izateko

Ikusten ez duguna



Dimentsio galdua

Begiradaren subjetibotasun distortsionatzailea



Altuera eta zabalera

Nahi duzunetik begira

Baina sakontasuna

Irudikatu egin behar



Irudi zapalak

Hitz zapalek lagunduta

Dena horrela ikusita

Non da dimentsio galdua?



Distantzia

Funtsezkoa da zabaltzeko eremua

Mugimendua

Lagungarria ezagutzeko angelu ezberdinak

More from Ultra-Komunikatzen (2000)

More by Anestesia

All Anestesia songs →