Terapia

from Terapia (2006)
Gaixotasuna zabaltzen ari da

Eta diagnosiak gero eta gehiago dira

Usteltzen ari naiz
Mundu honekin batera

Galduta gaude

Noraezean



Ez badakigu zein den gaixotasuna

Nola jakin behar duen tratamendua

Baina diagnosiak hainbeste direnean

Nik jakin nahi dut zein den terapia



ZEIN DA TERAPIA?



Inmunitate sistema ahultzen ari da

Babesik gabe gaitzaren aurrean

Beranduegi iristen bagara

Galdu egingo dugu gure azken trena



Eta hor gaude, mikroskopio batean

Gora eta behera, elkarrekin dantzan

Lentearen bi aldetan gaudela

Jakingo al dugu azkenean?



ZEIN DA TERAPIA?



Sufrimendua ohitura bihurtzen denean

Tolerantziak anestesiatu egiten gaitu

Ni ondorio batetara iritsi naiz jada

Birusa ni neu naizela

Birusa gu geu garela

Baina zein da terapia?

More from Terapia (2006)

More by Anestesia

All Anestesia songs →