Parasitoak

from Terapia (2006)
Desira dezagun dizdira

Eta estali zikintasuna

Lurrinetan murgilduta
Maite dugu gure lana

Edo bere etekina?

Entzun diruaren hotsa...



PARASITOAK



Putreak ongi bizi dira

Gorpu ustel artean

Beharrezko elikagaia



Oihanean animaliak

Bizi-iraupena zihurtatzeko

Behar du sakrifizioa



PARASITOAK

Bizirik nagoela jaten nauzue

Eta hilik ere elikatzen zaituztet



Argi dago gure eginkizuna

Zain daukagu ikuslegoa



Jan ezazue nire burmuina

Hustu burua eta bete sabela

Gero izkutatu hondakinak



Gaurko eguna amaitu da

Eta lortu dugu bizi-irautea

Bihar jarraituko dugu ehiza



PARASITOAK

Bizirik nagoela jaten nauzue

Ta hilik ere elikatzen zaituztet

PARASITOAK...

Infernuan ikusiko zaituztet

More from Terapia (2006)

More by Anestesia

All Anestesia songs →