Etsipenaren Ispilu

from Numen (2007)
Behelainoaren estalki hotzak

Herri traidoreen begirada

Lausotu du
Beren etsipenaren ispilu

Beldurraren usainak

Negar eta aienak

Bildu ditu haizearen oihartzunean

Erruki arren!

Oh izaki jainkozkoak!

Erruki arren!

Numen ahaltsuak!

Gizaki gauzeztan inozoak

Traizioaren artzapezpiku madarikatuak!

Erruki zaitezte kristautxuok

Bukatu da herri traidoreen epea

Ihesa, erregua, borroka...

Ezer ez duzue zilegi koldarrok

Erabakita dago zuen patua

Mariren aihotzak

Artaldea larrutuko du

Otso gosetien amorruz

Eta Herioren hatsak irentsiko ditu

Zuen arimak

More from Numen (2007)

More by Numen

All Numen songs →