Ekaitzaren Deiadarra

Urduritasun handiaren erdian

Haizeak orro egiten duen bitartean

Argizko geziek ekaitzaren etorrera iragartzen dute
Milaka trumoik infernuaren ateak

Zabaltzen dituzte

Haizeak itsasoa du astindu

Eta honen saminak altzatzen dituen olatuak

Itsasontziaren barrunbeak atseden gabe

Madarikatzen ditu



Laztura airean hedatzen da

Iluntasun gorenak gure oroimenak

Izutzen ditu



Jainkoek ezin dute ezer egin!



Itsasoaren gorrotoak banatzen gaitu

Milaka irudik ene izatea

Oinazetu dute

Ahanzturaren sakontasunean

Erortzen naiz



Ene bizitza osoa

Nire begietan isladatzen da

Badaki azkena dela!



Itsasoak bizitza seneratu du

Borroka hau amaituz

Marinel baten bihotza irentsiz



Hau da Jainko Urdin gorenaren jokaera!

Menderatze bakoitzeko

Erauzt



En du bizitza bat

More by Numen

All Numen songs →