Ez gara ezer

from Terapia (2006)
Ez gara ezer

Eraikinak lokatzaren gainean haziak zeuden

Beraz ez gara ezer, ezer
Gure handinahia gurekin batera desagertu zen



Hoberenak ginen

Gertatzen zen guztia kontrolatzen genuen

Nagusiak ginelako

Dena gure menpean izateaz gain

Gehiago nahi genuen

Eta orduan hasi ginen...



Ezer

Eraikinak lokatzaren gainean haziak zeuden

Beraz ez gara ezer, ezer

Gure handinahia gurekin batera desagertu zen



Jakinmina piztu zen

Gu zer ote garen

Eta nondik gatozen

Eta nora goazen

Orduan bai guztia

Kakazten hasi zen

Ez ginen konturatu

Berandu baino lehen



Ezer

Eraikinak lokatzaren gainean haziak zeuden

Beraz ez gara ezer, ezer

Gure handinahia gurekin batera desagertu zen



Denok desagertzeko arriskuan ginen

Arriskua pasa da, orain ez gara ezer

More from Terapia (2006)

More by Anestesia

All Anestesia songs →